Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  
Navigation
Personal
Description :
My ICQ:
My MSN:
Calendar
May 2012
M T W T F S S
« May    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  
About blog
Categories

Archives
Search

links
Feeds and Credits
Valid XHTML 1.0 Transitional
Valid CSS!
“Sherlock Holmes eta itsas tratatua”
Posted on : May 25th, 2009

Admin :
Post category : Sailkatugabeak
Link to post : permalink
Comments : 1 Comment

Liburuari buruz:

Irakurri dudan liburua “Sherlock Holmes eta itsas tratatua” du irenburuz, Arthur Conan Doyle idatzia eta Elkar argitaletxerako.
Hirugarren hiruilabetean irakurritako liburua da hau “Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian”-rekin batera Koldok aginduta. Honi intrigazko eta harridurazko liburuak gustoko ditudala esan nion aspaldian irakurritako “Arotzaren eskuak” irakurrita, hau misteriotsua zelako ere, horregatik liburu hau eman didala uste dut.

Hona hemen  http://www.galtzagorri.org/euskara/argit…) web orrialdean aurkitutako historioaren laburpena:

“Itsas tratatuaren istorioa Sherlock Holmes ikertzailearen eta Watson laguntzailearen kasurik adierazgarrienetakoa dugu: itxuraz aterabiderik ez duen misterioa, baina Holmesen zorroztasunari esker azkenean argituko zaiguna, irakurleen poz eta harridura eraginez.”

Weborri hauek egileari buruzko informazioa eskaintzen digute:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Arthur_Cona…
http://www.epdlp.com/escritor.php?id=159…
http://www.lecturalia.com/autor/2386/art…

Hona hemen argitaletxeak berak ematen duen liburuaren irudia:

Liburua irakurri ostean:

Liburu hau irakurri ondoren gertatu zaidana hauxe izan da: pixka bat dezepzionatuta utzi nau. Ez dut inoiz idazle honen libururik irakurri eta ni misterioskoa eta harridurazkoa zela ikusita gustatuko zitzaidala pentsatu nuen lehenengo batean, baina irakurri eta gero… Ez dut esaten liburu txarra dela eta gauza horiek, baina ez zait hainbeste gustatu beste batzuk bezala, interesgarria iruditu zait bai, baina batzuetan nahiko aspergarria. Hori bai, gustuko irakurri egin dut idazlea isazkera ona erabiltzen duelako eta gainera laburra izan da.

Gomendatzeko orduan, liburua gomendatuko nuke, baina bakarrik gai hauek gustuko dutenentzat eta gutxi irakurtzea gustuko dutenentzat, orrialde gutxi ditu eta.

Idazle honen beste liburu bat irakurriko nuke, baina lehenik ondo jakinarazi behar didate zertazkoa da historia eta ia interesgarria eta intrigazkoa den ere.

Hurrengo web-orrialdetan idazle berberaren hainbat liburu interesgarri aurkituko dituzu:
http://www.geocities.com/Paris/Library/3…

“Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian”
Posted on : May 25th, 2009

Admin :
Post category : Sailkatugabeak
Link to post : permalink
Comments : No Comments

Liburuari buruz:

Irakurri dudan liburua “Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian” du izenburu giza, Bernardo Atxagak idatzia eta Eren argitaletxerako.
Liburu hau irakurri egin dut, irakasleak agindu digulako aparte utzita, haren izenburua deigarria iruditu zaidalako eta hasieratik irakurtzeko erraza zela entzun nuelako, gainera hainbat gelakide gomendatu zidaten baita.

Hona hemen interneten bilatutako laburpena  http://www.atxaga.org/bibliografia/bi-le…):

Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, hamar eguneko tartearekin edo. Biak zuzen-zuzen etorri ziren nik Boiseko city amerikano honetan daukadan etxeraino, eta nire iloba Jimmyk jarri zizkidan eskura. Azkenengoarekin ailegatu zenean ni mimosaren adarrak txukuntzen nengoen, umore onean, alegia, zerengatik umore txarrean nagoenean ez baitut gardena zaintzen hasteko gogorik izaten, eta dolar bat eman nion sari bezala. Halere Jimmyk kezkatuta bezala begiratu zidan, sudurra zimurtzeko berak daukan keinu very nice horrekin.”

Weborri hauek egileari buruzko informazioa eskaintzen digute:

http://www.atxaga.org/bernardo-atxaga (Web-orri ofiziala).

http://eu.wikipedia.org/wiki/Bernardo_At…

Hona hemen argitaletxeak berak ematen duen liburuaren irudia:

Liburua irakurri ostean:

Gogoan daukak idazle honen beste libururen bat irakurri dudala, eta interesgarriak eta irakurtzeko zailak ez direnez gero, Bi letter irakurri aurretik historioa gustatuko zitzaidala zihur nengoen. Eta hori gertatu egin da, irakurri ondoren ez nintzen dezepzionatu historio hau irakurtzeaz. Liburu hau atseginez irakurri dut zeren bertan kontatzen dena gaur egungo gai bat da, hau da, beti ahulenak galdu behar dutela eta gogorrenak ez, baina azkenean guzti hori aldrebez izaten da eta ahulenak irabazten du behar den moduan. Horregatik gustatu egin zait, beti indar edo poderio handia duenak ez duelako irabazteko beharrik eta gaur egun ikusten den gai bat delako.

Liburu hau edozein idazleei, irakurri gustuko dutenei eta horrelako gauzetan interesatuta dagoen jendeari gomendatuko nuke. Bai, beti zerbait irakurtzea gauza kaltegarririk ematen, gauza onak baizik.

Idazle beraren beste libururen bat irakurriko nuke, zergatik ez? Baina, noski, lehenik egingo nukeena zertaz dohan historioa eta ia interesgarria den izango zen. Geroago, denok egiten duten bezala, atzeko partean dagon laburpen txikitxoa irakurriko nuke ideia bat buruan gordetzeko eta gaia nire gustukoa bada noski irakurriko nuke.

Hurrengo web-orrialdetan idazle berberaren hainbat liburu interesgarri aurkituko dituzu:
http://www.atxaga.org/bibliografia/bi-an…
http://www.atxaga.org/bibliografia/behi-…

Arotzaren eskuak – Egin beharrekoak
Posted on : February 18th, 2009

Admin :
Post category : Sailkatugabeak
Link to post : permalink
Comments : 7 Comments

  • Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa iruditu zaizu? (’ongi’ eta ‘gaizki’ bezalako adizlagunak debekatuta)
  • 1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua.
  • Nolakoa da Ane? Zergatik aurkitu nahi du aurkitu duen gorpu mutilatuaren jatorria? Sinesgarria al da istorioa? Zergatik?
  • ————————————————————————————————————————————————-

    *Bai, liburua osorik irakurri dut, baina orain dela denbora luze eta gauza batzuetaz ez naiz gogoratzen. Liburu oso interesgarria iruditu zait, Ane gertatzen zitzaio historioa misterioz beteta zegoelako eta ni asko gustoko ditut intrigazko liburuak.

    *Hona hemen liburuaren laburpena:
    Ane Duhalde, aitona hilda zela eta, honen baserrirantz habiatu zen bizitzera bakearen bila. Egun batean, Eguzkieneko lurrak lantzen ari zen bitartean, zerbait arraro aurkitu egin zuen. Lurra kentzen hasi zen eta arriturik geratu egin zen bere begi aurrean zegoen gauzarekin: gizon baten gorpua zegoen eta gainera eskuak moztuta serra baten laguntzaz ziruditen. Momentu horretan Anek pentsatzen zuen bakarra bere aitona Matias ero hutsa eta hiltzailea zela zen. Lur guztia kentzean biktimaren diru-zorroa aurkitu eta Carlos Urrutia zuela izena baieztatu zuen. Lehenik poliziari deitzea pentsatu egin zuen, baina azkenean misterio hori bere kabuz argitzea erabaki zuen. Baserrira bueltatzean ezin izan zuen lorik egin eta bere aitonaren argazki bilduma bat topatu zuen, bertan Matias militarrez jantzitako argazkiak zeuden eta hainbat Anerenak. Azken hau arritu egin zitzaion Aneri, bere aitonarekin ez zuelako izan arreman askorik. Hurrengo egunean proben bila hasi zen Ane, horretarako baserriko giltzak hartu eta goiko zolairuko gelara sartzea erabaki zuen. Sartzean ero baten moduko liburutegia aurkitu zuen. Korrika bere logelara jeitsi eta Carlos Urrutiaren nortasun agiria behatzean bera bizi zen lekura joatea erabaki zuen. Hurrengo egunean joatean Carlos Urritiaren etxebizitzan Maider izeneko emakumea zegoen. Hainbat galdera egin zion Anek baina ez zekien ezerrez gizonari buruz. Bat-batean Anek aitonak berari opari zion Ushebti Egiptoar berbera ikusi egin zuen. Telefonoak elkarrri eman eta gero, elkarri agur esan zioten. Baserrira abiatzean, Ane oso kezkatuta geratu zen bere aitona eta Carlos estatua berbera izatea oso arraroa iruditu zitzaiolako. Gehiago jakiteko lagun bati deitu eta Ushebti-ari buruzko informazioa galdetu egin zion. Baina berak ez zekien ezer eta bere beste lagun bati deitzea, Pons izenekoa, esan zion Aneri, baina honek ez zuen nahi hori egiteak. Hurrengo egunean, aitonaren liburuteguian eskela batzuk aurkitu zituen, eta denei kasualitatez eskuak moztu zizkieten. Orduan bere aita hiltzailea zela gero eta gehiago pentsatzen hasi zen. Gero, eskelen laguntzarekin, bere aitona eta Carlos bigarren mundu gerran borrokatu zutela jakin zuen. Ondoren, hil zen baten senideei deitu eta Matiasen argazkiak eskatu zioten Aneri biktimarenarekin alderatzeko eta iha ezagutzen zuten elkar egiaztatzeko. Lo geratu egin zen Ane, baina telefono dei bat esnatu egin zion: Pons zen, Ushebtiei buruz hitz egiteko. Anek ez zuen ezer esan nahi berari eta telefono eskegi zion. Egunak pasa eta Ane informazio gutxi zuenez, interneten Gepper izeneko polizia erretiratu batekin hitz egin zuen. Honek aintzinean gertatu ziren hilketen inbestigazioetan egon zen, baina ez zuten inoiz “arotza” nor zen aurkitu. Orduan Gepper Aneri laguntzea erabaki zuen. Honek 1940ko udan Villeneuveko gazteluan kuadro garrantzitsuen lapurreta egon zela esan zion, eta bere aitona eta bere kideak izan zitekeela esan zion Anneri. Gepper Eguzkienera joan zen Anerekin pistak bilatzeko. Orduan poliziak lagun bati deitu, Brisson izenekoa, eta Malenfer izeneko tipo batek Frantzian posta kutxa zuela kutxa mistoriotsu batekin esan zion. Hau Aneri kontatzean biak Malenfer tipo hori arotza izan behar zuela pentsatu zuten eta Frantziara joan ziren bera aurkitzeko. Ailegatzean tipo hori ikusi eta kotxez jarraitu zioten Maginot lerrorarte, non bunker bat zegoen. Bertan Malenfer aurkitu eta honek oso beldurtuta zirudien. Berarekin hitz egin eta Aneren aitonaren laguna izan zela kontatu zien eta hari arotzak ia eskuak moztu ziola ere. Baita Villeneuveko gazteluari buruz eta kuadroei buruz hitz egin zien. Bertatik joan zirenean, Ane gaztelura joatea erabaki zuen pista gehiago aurkitzeko eta Gepper beste leku batera joan behar zuela esan zion Aneri, bere lagun Brissonarekin geratu zelako. Ane gaztelura ailegatzean, bertan bizi zen jende gutxiaren laguntzaz, gazteluan Moulin izeneko gizon bat bizi izan zen . Inbestigazioak egin ondoren, Moulin tipo horrek arotza izan zela ulertu egin zuen, koadroak desagertu zirelako eta gazteluan beste gorpu esku barik aurkitu zuelako. Ondoren, Gepper deitzeari ekin zion baina hau ez zuen telefonoa hartzen. Egunak pasa eta poliziak telefonoa hartzeari ez zuen egiten, orduan Anek ze ozer arraro gertatzen zela pentsatzen hasi zen. Gepper alojatzen zen hotelera joan eta honi buruz galdetzean, Catherine izeneko andre alargunarengana joan zela esan zioten. Andrea zegoen lekura ailegatzean, dena poliziaz beteta zegoen. Levert izeneko batek Gepper asko kostatzen ziren koadroekin alde egin zuela esan zion. Ane aho zabalik geratu egin zen, Gepper beraz baliatu egin zen koadro madarikatu horiek aurkitzeko. Azkenean, Gepper aurkitu egin zuten hilda bere kotze barruan, baina koadroak ez ziren bertan, bere “laguna” Brisson bera hil eta kuadro guztiekin alde egin zuen munduko beste mutur aldera. Ane dezepzionaturik geratu zen alde batetik, baina bestetik oso pozik bere aitona hiltzailea ez zela pentsatzean.

    *Ane familia ezta inolako arremanik duen neska gaztea da. Eguzkieneko bazerrirantz joaten da bere aitona hil eta gero herentzian utzi ziolako. Aurkitu duen gorpu gizonaren jatorria aurkitu nahi du, bere aitona hiltzailearen idea kentzeko eta egiaztatzeko. Nire uztez, historioa ez da batere sinesgarria, hori egungo munduan ez delako gertatzen.

    EGIA ETA GEZURRA
    Posted on : January 14th, 2009

    Admin :
    Post category : Sailkatugabeak
    Link to post : permalink
    Comments : 1 Comment

    Egun on jende guztioi!

    Hemen nago berriz Koldok esan duen bezala, baina horain gezurra eta egiari buruz tokatzen zait hitz egitea. Ez da gai oso erraza baina sahiatu egin beharko dut.

    Gure mundua, nire ustez, gezurrez beterik dago arlo guztietan. Adibidez, erlijioan sartzen bagara, gaur egun zientziaren bidez gauzak frogatu ahal dira, horregatik erlijioan sinisten duteak gezur-mundu batean bizitzen dira.
    Egunean ez dakit zenbat gezur esaten ditugu, nahi gabe eta nahita ere. Batzuk, gezur txikietan hasten dira baina gero horiek gero eta handiagoak bihurtzen dira denbora pasatu ahala. Gezurtiek gezur txikiak esatean ez dagoela oso txarto pentsatu arren, hori gerorako txarra da beraientzako, gezur horiek handiagoak bihurtuko direlako eta hori bai izango da arazoa.
    Hasten gara gauza tipikoekin; nik ez dizut hori hartu, ez nahiz joan berarekin, ez dut hori apurtu… bai gauza txikiak izango dira, baina gezurrak dira eta txarra da pertsonarako. Gero, azkenean beti arrapatuko dizute eta ez duzu izango soluziorik gezurra konpontzeko. Gainera, gero oso txarto sentitzen zara denok zure kontra doazelako. Horregatik, gezurren bat esaten aduzu, onena txaarto egin duzuna onartzea da, besteoi mina agin arren. Baina, onartzen baduzu pauso on bat egingo duzu.

    Beste alde batetik, gezur txiki bat esatea noizean behin ez dago hain txarto. Adibidez, lagunen bat arropa edo gauzaren bat erosten badu eta ez bazaizu gustatzen, batzuetab gezurra esatea onena da pertsona horri mina ez egiteko, baina, hala ere nire uztetan, beti pentsatzen duzuna esan beharra dago, berdin dio zer den, ona edo txarra. Baina beti modu honetan esanda.

    Hori guztia ikusita, egia esatea da benetan egin beharrekoa. Gezurrak esatea bakarrik arazoak erakartzen dituelako eta gero ez dakizulako nola konpondu.

    Besterik gabe, hurrengo baterarte

    Bea.

    Datozen asteetarako zeregina
    Posted on : December 3rd, 2008

    Admin :
    Post category : Sailkatugabeak
    Link to post : permalink
    Comments : No Comments

    Egun on:

    Idatzi beharko duzu 1000 karaktereko (16 lerro) sarrera bat. Bertan, gezurraz eta egiaz pentsatzen duzuna adierazi beharko duzu, zeure jokaera haiekin eta beste batzuena ere, adibideak jarrita, nahi izanez gero. Ondoren, zeure ikaskideek egindakoa iruzkindu beharko duzu, ikusten dituzun akatsak azalduz eta zeure iritzia emanez. Ados? Lan ona egin. Animo!

    IRITZIA.
    Posted on : November 24th, 2008

    Admin :
    Post category : Sailkatugabeak
    Link to post : permalink
    Comments : 8 Comments

    Kaixoo jendeaa :)
    Nire lehenengo sarrera da hau eta ez dakit oso ondo nola dabilen blog honek, baina Koldo irakasleak esan digu hau egitea eta egin beharko dugu.
    Ideia ona izan du gure irakasleak blog-a egitearena aurten. Nire uztez ondo dago, euskara erabiltzeko eta gero eta hobeto mintzatzeko lagunduko digu eta. Gainera askoz erosoagoa da interneta erabiltzea horrietan idaztea baino, horrela ikaskide guztiekin egindako lanak elkartrukatu ahal ditugu erraz gero egindako akatsak ikusteko etab.
    Ez dakit oso ondo zer egingo dugu honekin, baina uzte dut idazlan asko idatziko ditugula.
    Bueno, bihar arte eta ondo pasa.

    Beaaa :)

    Kaixo Mundua!
    Posted on : October 27th, 2008

    Admin :
    Post category : Sailkatugabeak
    Link to post : permalink
    Comments : 1 Comment

    Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

    Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
    hosting y dominios